Kolonbiako bake prozesuaren aldeko Nazioarteko Konferentzia
Bakearen alorreko hainbat aditu elkartu ziren, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean, Kolonbiako bake prozesuaren aldeko Nazioarte Konferentziaren baitan. Jardunaldien xedea Kolonbiak egun bizi duen bakearen prozesua eta bere zailtasunak ezagutzea izan zen, hala nola Euskal Herriaren laguntza eskaintzea bakearen bidea jarrai dezaten.
Besteak beste, honako hauek parte hartu zuten: Martha Cecilia Maya Calle, Kolonbiako Goi- Komisionatuaren aholkularia; Piedad Córdoba, Kolonbiako senatari ohia eta "Colombianos y Colombianas por la paz" mugimenduaren ozdekaria; eta Oscar Guardiola Rivera, Birkbeck University of London Zuzenbide Eskolako dekanoaren laguntzailea.
) laguntzarekin.
Jardunaldiak “Bakea eta Justizia Kolonbiarako” manifestuaren onarpenarekin burutu ziren. Sinn Féin-eko kide den Francie Molloy-ek eta Sant'Egidio komunitateko ordezkaria Riccardo Cannelli-k irakurri zuen dokumentua. Manifestuan Kolonbiako bake prozesuari elkartasuna eta babesa adierazten zaizkio. Mundu maila ospe handia duen 14 adituk zinatu dute manifestua, besteak beste, Federico Mayor Zaragozak.